Arreta Zerbitzuak, S.L. enpresaren webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

  1. Tratamenduaren Erantzulea

“Arreta Zerbitzuak, S.L.” enpresak (aurrerantzean, “Arreta Zerbitzuak” edo “enpresa“), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar), aplikazio mugikor posibleak (“APP”) eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.

Tratamenduaren Erantzulea: Arreta Zerbitzuak, S.L., (aurrerantzean, “Arreta Zerbitzuak”)

NIF.: B20845590

Helbidea: Aldamar, 36

Herria: 20003 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefono zenbakia: : 943 42 54 10

Posta elektronikoa: gipuzkoa@arreta.com

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 2105 liburukia, 1 folioa, SS-24081 orria, 1. inskripzioan.

  1. Indarrean dagoen legedia

Arreta Zerbitzuak enpresak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  • Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  • Arau osagarriak eta garapen-arauak.
  1. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Arreta Zerbitzuak, S.L.ren webgune ofiziala www.arreta.com da. Hau da enpresaren kanal ofizial nagusia sare sozialetan eta profesionaletan:

Facebook:

https://www.facebook.com/limpiezas.arreta/?locale=es_ES

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Arreta Zerbitzuak enpresaren webgune ofiziala eta enpresak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Arreta Zerbitzuak enpresaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Arreta Zerbitzuak enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Arreta Zerbitzuak-en egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

1.WEBGUNEKO BEZEROAK ETA ERABILTZAILEAK
Helburua: Etxeko garbiketa- eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuak eta horiekin lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzua emateko faseren batean esku hartzen duten Arreta Zerbitzuak zerbitzuko laguntzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
2.INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzeko, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio-, hitzordu- eta aurrekontu-eskaerei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
3.WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK
Helburua: Arreta Zerbitzuak erakundearen edo parte hartzen duen erakundearen jarduerak eta ekimenak informatzea, antolatzea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak ere.
Oinarri juridikoa: Arreta Zerbitzuak enpresaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.). Bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
4.WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK
Helburua: Gure webguneen erabilera, balizko “APPak” eta sare sozial eta profesionaletako presentzia korporatiboa kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: Arreta Zerbitzuak enpresaren legezko interesa (RGPD, 6.1.f).  Bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

 

  1. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: en Aldamar, 36, 20003 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), gipuzkoa@arreta.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  1. Datu pertsonalak biltzea

Arreta Zerbitzuak enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Arreta Zerbitzuak enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Arreta Zerbitzuak enpresak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

  1. Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak

Arreta Zerbitzuak enpresaren zerbitzuak eta jarduerak ez daude adin-txikikoei zuzenduta. Gure zerbitzuetako batzuk adingabeei zuzenduta badaude, Arreta Zerbitzuak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.

Arreta Zerbitzuak enpresak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,

baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

  1. Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak

Arreta Zerbitzuak enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Arreta Zerbitzuak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Arreta Zerbitzuak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Arreta Zerbitzuak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Arreta Zerbitzuak enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Arreta Zerbitzuak enpresaren menpe.

  1. Arreta Zerbitzuak enpresaren presentzia Sare Sozial eta profesionaletan

Arreta Zerbitzuak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Arreta Zerbitzuak enpresaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Arreta Zerbitzuak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Arreta Zerbitzuak enpresari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Arreta Zerbitzuak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Arreta Zerbitzuak enpresaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Arreta Zerbitzuak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Arreta Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Arreta Zerbitzuak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Arreta Zerbitzuak Facebook, Twittter, Instagram, Flikr eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Era berean, sare sozial edo profesionaletako Arreta Zerbitzuak enpresaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.

Arreta Zerbitzuak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Arreta Zerbitzuak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Arreta Zerbitzuak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Arreta Zerbitzuak enpresaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

  1. Segurtasun Neurriak

Arreta Zerbitzuak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Arreta Zerbitzuak enpresaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

  1. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko gipuzkoa@arreta.com.helbide elektronikoa erabili ditzake.

  1. Sekretu eginbeharra

Arreta Zerbitzuak enpresaren erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Arreta Zerbitzuak enpresako langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

  1. Indarraldia eta aldaketak

Arreta Zerbitzuak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Arreta Zerbitzuak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Arreta Zerbitzuak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  1. Jurisdikzioa

Arreta Zerbitzuak enpresaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Arreta Zerbitzuak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Arreta Zerbitzuak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.