Gipuzkoako ekonomiaren motor handienetako bat turismoa da. Eta duela urte batzuetatik hona, hotelen eskaintza zabalari apartamentu turistikoen kopuru handia gehitu zaio. Haren inguruan jaio dira apartamentu turistikoen kudeaketan eta garbiketan aritzen diren enpresa asko.
Ostatu bateko bezeroek gehien baloratzen duten gauzetako bat garbitasuna da. Ezinbesteko baldintza da hoteletan eta ostatuetan, baina baita apartamentu turistikoetan ere. Apartamentu turistikoen jabe asko beraiek arduratzen dira garbiketa lanez, baina beste batzuek, aldiz, nahiago izaten dute apartamentu turistikoen garbiketa kanpoko enpresa baten esku utzi.
Zergatik kontratatu garbiketa enpresa bat? Hauek dira funtsezko 5 abantailak:
-
Lehenengo inpresioa garrantzitsua da:
Bezero gisa, ostatu bati eskatzen diogun lehen gauza garbitasuna da. Bidaiariak gero eta zorrotzagoak dira, eta, horregatik, urrats bat harago joan behar dugu: garbitasunaz gain, xehetasunek markatzen dute aldea: eskuoihalak tolesteko modua, ohea egiteko modua… detaile txikiak dira baina gure bezeroengan sentsazio hobea sortuko dutenak.
-
Denbora eta lana eskuordetzea
Eskakizun eta lege ezberdinen jakinaren gainean egotea ez da hutsala. Hori guztia ahaztu ahal izango duzu kanpoko garbiketa-zerbitzu bat baduzu. Prozedura guztien berri dute, eta lege-berme guztiak jasotzen dituzte.
-
Prezioak lehiakorrak dira
Garbiketa-zerbitzua kanporatzea merkeago ateratzen da pertsona bat kontratatzea baino, horrek dakartzan gastu guztiekin. Gurekin harremanetan jarri eta aurrekontu pertsonalizatua eta konpromisorik gabekoa emango dizugu.
-
Kutsadura gutxitzeko laguntzak
Garbiketa-enpresek badakite zer produktu erabili material eta azalera desberdinetarako,modu zuzen eta eraginkorrean. Gainera, oso kontuan hartzen dute horiek ingurumenean duten eragina. Hau dela eta, planetarekin ahalik eta errespetu handiena duten produktuak bilatzen saiatzen dira.
-
Zerbitzu bereziak
Arreta Zerbitzuak-en hainbat zerbitzu eta abantaila eskaintzen dizkiegu gure bezeroei beren apartamentu turistikoen garbiketa kudeatzen uzten badigute:
- Check in, check out eta garbiketa (arropa barne).
- Kalitate-kontrola.
- Ordainketak, itzulketak eta gordailuak kudeatzea.
- 24 orduko arreta-zerbitzua eta gorabeherak konpontzea.
Zure apartamentu turistikoaren garbiketa kudeatzerakoan, ez izan zalantzarik eta kontratatu garbiketa enpresa bat. Aurreztuko duzun denboraz gain, profesionaltasunak apartamentua behar bezala zaintzea bermatzen dizu eta hori bezeroek nabarituko dute.